XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure egitarauak hiru atal hartzen ditu: Euskal deklinabidearen forma jatorra; mugagabe ta singularraren tarteko bereizketa; eta azkenez, pluralaren sorrera.

Bideketa honetan gure zuzendari ondorengo lan hauek izango ditugu: R. Lafon, .

EUSKAL DEKLINABIDE ZAHARRA.

Bide erakusletzat, gaur berton darabilgun toki edo persona izen berezien deklinabidea hartuko dugu.

Badirudi, berton ederki azter bait genitzake mendez mende gehitu diren zertzeladak eta aintzinako deklinabide zaharraren arrastoa.

Berriz ere gogoratuz hona hemen Izen berezien deklinabidekera: Kont. amaituak / Bok. amaituak / Nominatiboa / Ergatiboa / Datiboa / Genitiboa / Komitatiboa / Instrumentala / Genitibo TD./ Inesiboa / Adlatiboa / Ablatiboa / Partitiboa.

Orain kontuan hartu behar ditugu ondorengo puntu hauek: 1.1. -ko ezin dela alkartu persona izenekin.

Izen lagun eratorriak sortzeko atzizkia dugu berau.

Eta bere jarlekua radikal hutsaren ondokoa da, edo baita ondorengo deklinabide kasuon jarraikoa ere: Instrumentala (, etab), inesiboa (, etab), adlatiboa (), inesiboa (, etab), alatiboa (, etab), eta ablatiboa (, etab.).

Beraz, -KO hau deklinabideratu egin zen noizbait.